Sukena logo

INFO

Kontratazioa:

info@bideanprodukzioak.com

Nortzuk gara?


Sukena pop euskalduna egiten dugun musika-talde oñatiarra gara. 6 pertsonok osatzen dugu Sukena, Naia Herraez (ahotsa eta gitarra), Eider Herraez (ahotsa, gitarra eta akordeoia), Iratxe Urzelai (baxua), Xabier Albistegi (bateria), Xanti Egaña (gitarra) eta Asier Igartua (gitarra). 2023ko urrian kaleratu genuen gure lehenengo diskoa, "Guztia Gordetzea Ezinezkoa Da" izenburuarekin.

Sukena talde irudia
Naia eta Eiderren irudia

Nolatan hasi ginen?


2020. urtean, Naia Herraez eta Eider Herraez ahizpok sare sozialetara bertsioak igotzen hasi ginen, hainbat kantu nahastuz. Pixkanaka pixkanaka Sukena proiektua indarra hartzen hasi zen eta kontzertu akustikoak eskaintzen hasi ginen. Kide desberdinak izan ostean, Sukenak gaur egungo forma hartu zuen, herriko 6 lagun bildu eta gogo eta ilusio handiz gure lehen diskoa prestatzen hasi ginenean. 2023an pop-rock doinuak batzen dituen gure lehen diskoa argitaratu genuen urriaren 23an.



Gure lanak

ggezd portada

Guztia Gordetzea Ezinezkoa Da


2023ko urriaren 23an kaleratutako pop-rock doinuak biltzen dituen bilduma da. Diska honetan, bi abeslarien ahotsa da protagonista. 7 kantuz osatzen da: Batzuk, oso lasaiak eta sentikorrak dira. Beste batzuk aldiz, melodia eta instrumental azkarragoen medio, alaiagoak dira.


Kantu zerrenda Erloju herdoildua, Itzartu, Argi eta Ozen, Oroitzen, Nostalgiaren Maitale, Jakin nahi nuke, Urrun zaudela